Mari Carmen Urbieta alkateak eta Iban Rodriguez alkateordeak aurkeztu zuten zerbitzu berria, prentsaurreko baten bidez. Adierazi zutenez, hiru unitate edukiko ditu Lejoanek, ibilbide bi egiteko. Bata Txorierrin hasi eta amaituko da, eta bestea Areetako anbulatorioan. Udalaren webgunean kaleratutako albiste honetan ikus daiteke zehazki linea bakoitza nondik igaroko den.
Momentuz behintzat, 30 minutuan behin ibiliko dira autobusak, baina Udalak adierazi du maiztasun hori hogei minutura txikitzeko aukera aztertzen dabilela. Astelehenetik barikura, goizeko 07:00etatik gaueko 23:00etara, eta zapatuetan 09:00etatik 15:30era funtzionatuko du Lejoanek. Barikuetan goizaldeko 03:05era eta zapatuetan 17:30etik 04:35era eta domeketan 11:40tik 15:30era eta 17:00etatik 22:50era luzatzeko aukera aztertzen dabiltza.
Zerbitzuak 530.000 euro inguruko kostua izango du printzipioz, baina aurrekontua handitu egin liteke aipatutako hobekuntzak ezarriz gero. Hirigintza Batzordearen hurrengo saioetan aztertuko dute gaia.