Aurten 49 konpainiek hartuko dute parte azokan; eta erabateko 19 estreinaldi, kaleko hiru estreinaldi eta "premiazko" zazpi aurkezpen izango ditu XX. edizioak. Umore Meetingak direlakoak egingo dituztela iragarri du Udalak, negozio bilera azkarrak, alegia. Gainera, Artekale espazioak, Euskal Herriko kaleko arteakaz erlazionatutako eragile guztien topagune profesionalak ere tokia izango du azokan.
“Erreferentziazko azoka bilakatu da Umore Azoka, bere generoan parekorik ez duena, kaleko arteetan azken garaietan egin diren sorkuntza lanak jasotzen dituen egitarau artistiko bikainarekin”, azaldu dute udal-iturriek. Ikuspuntu profesionaletik, azoka eta sektorearen topagune gisa duen izaera finkatzen jakin duela ere esan dute.
Maiatzaren 16an hasi, eguena, eta 19ra arte, domeka, 120 emanaldi baino gehiago eskainiko dituzte. Informazio gehiago eta izena emateko aukera hemen.