Artatza kalea eta San Bartolome baselizaren parea lotuko ditu igogailuak zehazki. Udalerri osoa ikusteko “behatoki txikia” egongo dela esan dute.
Horrez gain, igogailu berriak Artazan dagoen Bizkaibuseko geralekura irisgarritasuna hobetuko duela adierazi du Udalak: “Biztanleek asko erabiltzen dituzte eskailera horiek, garraio publiko horren bitartez euren lantokietara edo Leioako erdigunera joateko aukera dutelako”.