Inaugurazioa bariku arratsaldean egingo dute. Leioako Dantza Eskolako zuzendari den Andoni Aresti dantzariak, ereinotz sorta ipiniko du Mendibile Jauregiaren horman. Pisa con arte Javier Moureren obra ere aurkeztuko dute. Gainera, Te mamas & T’empapas taldeak zuzenekoa eskainiko du, 20:30ean.
Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren 25. urteurrenari “asteburuan zehar ekintza askotan” omenaldia egingo diotela adierazi du Mendibile Jauregia Elkarteak. Besteak beste, eskolen eta federatuen arteko euskal pilota partidak, dastaketa gastronomikoak, herri-kirolak, hitzaldi enologikoak eta umeentzako ekitaldiak egingo dituzte aste-akabuan zehar.