Javi Cortes taldeko entrenatzaileak adierazi du aurten laugarren postua baino “askoz gehiago” irabazi dutela: “Ez diogu lehiatzeari utzi, nahiz eta azken jardunaldietan matematikoki salbatuta egon”. Azken zazpi partiduetatik sei irabaztea “bikaina” izan dela ere azaldu du entrenatzaileak.
Horrez gainera, hurrengo denboraldian talde berbera mantenduko duela iragarri du Cortesek, dagoen maila “urte askotarako” mantentzea helburu izanda. “Lortu dugu erronka: edonor irabaztea, edonon”, gehitu du.