Maskaradagaz hasiko dira bihar Lamiakoko jaiak

Iker Rincon Moreno 2019ko mai. 30a, 09:04

Lamiako maskarada, artxiboko irudian.

Udako jaien atarian gaudela, bariku honetan, maiatzaren 31n, hasiko dira Lamiakoko jaiak. Hala, domekara bitartean, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da Leioako auzo horretan. Lehenengo egunean, gainera, kalez kale ibiliko dira Prudentzia, Mari, Aker, Inguma, Sugaar, lamiak eta beste hainbat pertsonaia mitologiko.

Egitaraua

Maiatzak 31, barikua

  • 16:30  Txupinazoa
  • 17:30  Lamiako Maskaradaren lehenengo zatiaren hasiera (putzegilearen biribilgunetik).
  • 17:30  II. Fotografia Txapelketa, 2019ko Maskaradan oinarrituta (argazki bi pertsona bakoitzeko)
  • 18:00  Lamiako Maskaradaren bigarren zatia (Lamiakoko Metro geltokiaren ondoan)
  • 20:15  Dantza Plaza, Lamiakoko metro geltokiaren ondoan
  • 21:30  Dantzatu ondoren, ogitartekoak txosnan
  • 22:30  Lamiako Maskaradaren hirugarren zatia, eliza ondoan

Ekainak 1, zapatua

  • 08:00  Lamiakoko VI. Lapikoko Txapelketa, txosnan apuntatu (Leioako Merkatarien Elkartearen laguntzagaz)
  • 10:00  Txupinazoa
  • 11:00  Handi eta txikitxoentzako eskulan-tailerrak, txosna ondoan
  • 12:00  Kalejira eta buruhandiak
  • 13:00  Bitsa-jaia eskolako patioan
  • 13:30  Igel-toka txapelketa, Lamiakoko nagusien etxearen ondoan
  • 14:00  Lapikoen aurkezpena

Ekainak 2, domeka

  • 10:00  Txupinazoa
  • 11:00  San Maximoren omenezko meza
  • 11:00  Umeentzako gaztelu puzgarriak
  • 12:30  Poteoa txosnan
  • 12:30  II. Fotografia Txapelketako argazkiak entregatu (txosnan).
  • 13:00  Herri-kirol erakustaldia. Pentatloia, Zaldua eta Aratz Mugerzaren arteko erronka, harri-jasotzea, aizkolariak, txingak, gizon-probak eta plazara buelta

2016ko Lamiako maskarada

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun