Gaueko 23:00etan hasiko dira lau finalisten emanaldiak. Parte-hartzaile bi egongo dira metal modalitatean, eta beste bi pop modalitatean. Lehenbiziko saileko finalistak After Life (Barakaldo) eta 4 Villains (Berango) dira, eta pop-rock arlokoak, berriz, Bye Bye Lullaby (Salamanca) eta Lemozine (Bartzelona).
Aurten 46 taldek hartu dute parte, 38k pop-rock modalitatean eta 8k metalekoan. Denera, Euskal Herriko hogei talde aurkeztu idira (horietatik lau Leioakoak), eta 26 beste jatorri batzuetakoak. Sei taldek euskarazko kantu onenaren Euskara Sarian parte hartu dute, eta Desira izan da irabazlea, izen bereko kantuari esker. Leioako talde onenaren saria, berriz, Heriok eroan du.
Pop-rock talde onenak 1.200 euro irabaziko ditu, eta beste horrenbeste metal modalitatekoak. Gainera, beste 400 euro emango dizkiote lehiaketaren irabazle absolutuari. Euskarazko abesti onenarentzako eta Leioako talde onenarentzako sariak, berriz, 600na eurokoak dira.