Atxilotua leiho bateraino eskalatuz lortu zuen eskolako aldagelan sartzea. Han, Ertzaintzaren arabera, entrenatzen zebiltzan jokalarien gauzak hartu zituen. Ertzaintzak 19:30ean jaso zuen dei bat gertatutakoaren berri emanez.
Kameren bidez identifikatu ostean, poliziak haren etxera joan eta trastelekuan topatu zituzten aldagelatik eroandako objektu gehienak: hamalau telefono mugikor, hamabi diru-zorro, dokumentazioa, urrezko kate bat eta bideokontsolako joko bat, besteak beste.