Ondizko Andra Mari jaiak bihar, barikuan, hasiko dira txupinaren jaurtiketagaz. Hala, hortik aurrera, ekitaldiz beteriko bost egunez gozatu ahalko dute auzotarrek.
Andramariakaz batera, hilaren 10ean, martitzenean, Udondokoek ere hartuko dute jaien lekukoa. Hala, eurek ere hiru eguneko egitarau oparoaz gozatu ahalko dute; zapatuan, irailaren 14an, gainera, egun handi batez gozatu ahal izango dute.
Ondizko eta Udondoko jaietako egitarauaren berri izateko, deskargatu gure app-a, doakoa da!
Android sistemarako:
https://play.google.com/store/apps/details?id=acvmultimedia.hiruka&rdid=acvmultimedia.hiruka