Irailaren 18tik urriaren 31ra bitartean erabili ahal izango dira Udalak zabaldutako bonuak, hainbat motatako saltokietan: ile-apaindegiak, arropa-dendak, farmaziak, estetika-zentroak, fruta-dendak... Azpimarratu dutenez, denak dira hamar langile baino gutxiagokoak.
"Gure herritarrek Leioan erostera bultzatzea da helburua", azaldu du Iban Rodriguez alkateak, "ohiturak aldatu baino ez dugu egin behar".
Zehaztu dutenez, erosketa bakoitzean bonu bi erabili ahal izango dira gehienez.