Askartzaren Gabon Kopa waterpolo-lehiaketak 30. edizioa beteko du asteburuan

Erredakzioa 2019ko ira. 18a, 18:39

Denbora aurrera doa eta konturatu orduko 30. ediziora ailegatu da Claret Askartza klubak antolatutako Gabon Kopa. Hori ospatzeko gogoz, izen handiko arerioak ekarri gura izan dituzte aste-akabu honetako partiduetarako.   

Txapelketaren lehenengo edizioan (1990ean) jokatu zuten partiduaren errepikapena izango da zapatuan eta domekan egingo den Gabon Koparen momenturik esanguratsuenetako bat.  Orduko hartan CN Isla taldeagaz neurtu zituen indarrak Askartzak, eta horixe izango da zapatu iluntzean, 20:45ean, jokatuko den partidua.

Horrez gain, gizonezkoen txapelketarako espainiar waterpoloaren Ohorezko Mailan diharduten talde bi ekarriko dituzte, Sant Andreu eta Navarra, Gabon Kopan sarritanparte hartu duen Rubí taldeaz gain. Askartzak berak osatuko du laukotea, jakina. "Goi-mailako waterpoloa ikusiko da igerilekuan", Javi Cortés Askartzako entrenatzailearen berbetan.

Emakumezkoen lehiaketa, berriz, umeen mailakoa izango da, eta horretan Santoña eta Olivar taldeak egongo dira Sant Andreu eta Askartzagaz batera. Bai gizonezkoen bai emakumezkoen mailetan denek denek kontra jokatuko dute aste-akabuan zehar. Klubaren webgunean ikus daiteke egitarau zehatza.  

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun