Lagun Artea kirol elkarteak 26 futbol talde ditu gaur egun, hurrengo kategorietan banatuta: hasiberriak, aurre-benjamin, benjamin, kimuak eta haurrak. Era berean, futbolaren munduan hasteko aukera eskaintzen diete adin txikiko neska-mutiltxoei, "kirolaren baloreak jasotzeko, kualifikatutako profesionalez eta kirol instalakuntzez inguratuta", arduradunek aipatu dutenez.
Hala ere, taldeok osatu ahal izateko, 2014 urtean jaiotako neska-mutilak behar ditu taldeak. Hala, interesa dutenak Andoni Vazquez futbol-eskolaren koordinatzaileagaz jarri beharko dira harremanetan 691 793 522 telefono zenbakira deituta.