Dirulaguntzak multzo bitan bereiziko ditu Udalak. Lehendabizikoak enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak izango dira, enpresa berri bat abian ipintzeko asmoa izango dutenak. Eta bigarrena, “enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak”, negozio-ideia finko bat duten pertsonentzat egongo da disenatuta.
Horrez gain, Leioako udal-mintegiak tutoretza-postu bat sortuko dute dirulaguntza hauei lotuta.