Bizkaiko Banakako Xake Txapelketaren bigarren jardunaldia egingo da domekan

Iratxe Olaizola 2020ko ots. 6a, 13:22

Sakoneta kiroldegian egingo da domeka honetan Bizkaiko Xake Txapelketaren bigarren txanda. Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Eskola Kiroleko lehiaketaren barruan dago. Lehiaketa Leioako Altzaga Xake Kirol Elkarteak antolatu du, Bizkaiko Xake Federazioagoaz batera.

Domekan, 08:00etatik 15:00ak arte egingo da txapelketa. Bizkai osotik etorritako 250 umek parte hartzea espero da. Hiru kategoriatan banatuta egongo dira: benjaminak, hasiberriak eta umeak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun