Besteak beste, jagoletza-lanetan dabiltzanak trebatzeko eta informatzeko tailerrak eskaintzen ditu Zainduz zerbitzuak. Gainera, mendekotasuna dutenen autonomia hobetzeko jarduerak dituzte, eta laguntza psikologikoa ere bai.
Udalak jakinarazi du parte-hartzeko prozesu bat ipini duela abian, aurten eta 2021ean Leioan zaintza-lanetan ibiltzen direnek esan dezaten zer-zelako prestakuntza eta berbaldiak jaso gura dituzten.