Gizarte Larrialdietarako eta Premialdietarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu dute honezkero

Iratxe Olaizola · Unai Brea 2020ko ots. 18a, 15:55

Azaroaren 30era arte dute Larrialdietarako zein Premialdietarako dirulaguntzak jaso gura dituztenek horiek eskatzeko aukera. Betiere, baldintza zehatz batzuk bete beharko dituzte.

Larrialdietarako Laguntzak 370.000 eurokoak izango dira denera. Horietatik Eusko Jaurlaritzak 327.009 euro ipiniko ditu eta Leioako Udalak gainerakoa.  EAEko edozein udalerritako biztanleek eska ditzakete, baldin eta sei hilabeteko erroldatze-epea ziurtatu ahal badute. Laguntza horiek honako beharrak asetzeko erabiliko dira:

  • Lehen mailako beharrak izatea (jantziak, oinetakoak, betaurrekoak, ahoa konpontzea…)
  • Oinarrizko altzariak eta etxetresna elektrikoak erostea
  • Energia-gastuak (hornidura elektrikoa, gasa, etab)
  • Etxebizitza mantentzea (jabekideen erkidegoa, ura, estolderia, zaramak eta OHZ)
  • Hipoteka-maileguaren likidezia 5 urte arte (alokairua eta azpierrentamendua) eta konponketak eta instalazioak. 

Premialdietarako laguntzak Larrialdietarakoen osagarriak dira. Ekitaldi honetarako udal-aurrekontuko 300.000 euro bideratu dira. Kasu horretan, Udalak zehazten ditu dirulaguntza jasotzeko baldintzak. Zehazki, beharrezkoa da Leioako udalerrian gutxienez lau hilabetez erroldatuta egon izana, kasu bitan izan ezik: laguntzaren hartzaileak adingabeak edo gutxienez %65eko mendekotasun-egoera edo/eta desgaitasun-maila aitortu zaien pertsonak izatea; eta genero-indarkeria jasandako emakumeak izatea baldin eta une horretan babes-agindua edo antzeko kredentziala badute.

Premialdietarako laguntzen helburua, gizarte-larrialdietarako laguntzetarako oro har jasotzen direnenaz gain, honako kasuetan beharrizanak asetzea da:

  • Hainbat arrazoirengatik (bizigarritasun-arazoak, familia-gatazka larria, bizikidetza-unitate independentea agortzea, bizikidetza-unitate independentea osatzea ardurapeko adingabeakaz, etxebizitza galtzea…) bat-batean eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik beren ohiko bizilekua utzi behar dutenek eta/edo familia-unitateek etxebizitza bat eskuratzeko dirulaguntza lerro bat izatea.
  • Oinarrizko horniduren mozketa saihesteko eta/edo zuzentzeko laguntzak, ez ordaintzeagatik.
  • Zaurgarritasun-egoeran dauden familientzako eskola-materiala erosteko laguntzak; aurten, 2020an, 100 eurotik 300 eurora bitarte joango dira familia-unitate bakoitzeko.
  • Gizarteratzen laguntzeko laguntzak.

Udalak gogorarazi duenez, ezin dira batera jaso laguntza-mota biak kontzeptu beragatik. Bestalde, laguntzak eman ziren helbururako bakarrik erabili beharko dira. Gastua justifikatzeko gehieneko epea hilabetekoa izango da eta, nolanahi ere, 2021eko urtarrilaren 31 izango da azken eguna. Epe horretan laguntza justifikatu ezean, itzultzeko prozesua hasiko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun