Atzo, martitzenean, egin zuten Boulder Leioa Mendi Taldeak antolatzen dituen Climbing girl-party 2020, Sakoneta kiroldegiko boulderrean. Arrastiko 17:00etan hasi zen txapelketa, 20:00ak arte; ondoren, sariak banatu zituzten. Askotariko zailtasuneko blokeak zeuden probaldian eta oso giro onean igaro zen proba.