Udalak jakinarazi berri duenez, ezinbesteko tramiteak baino ez dituzte egingo udaletxean, Gaztelubiden, Gizarte Zerbitzuetan eta Behargintzan, besteak beste. Era berean, bertan behera utzi dituzte udal-jarduera denak.
Bestalde, osasun-arloko erakundeek emandako aholkuei jarraitzeko gomendioa zabaldu du Udalak.