Mezuak dio arriskuan dagoen emakumeak 112 zenbakira deitu edo hurbileneko ertzain-etxera joateko aukera duela. Deitzeko irteteko modurik eduki ezean, honako alholkua ematen du: "Saiatu zarata egiten, bizilagunek entzun zaitzaten (leiho ireki edo erdi ireki batek ere lagun diezazuke entzun zaitzaten). Era berean, herritar denei eskatzen diete 112ra deitzeko, bizilaguna indarkeriaren biktima izain daitekeela adierazten duen zantzurik izanez gero.
Bestalde, "zerbitzuei eta baliabideei buruzko informazioa eskazteko, gizarte-, osasun- eta polizia-arloan, nahiz arlo judizialean; edota ezer egin ezinean edo ikaratuta egonez gero", 900 840 111 zenbakira dei daitekeela jakinarazten du Udalak, eta gogorarazten du zenbaki horretara egindako deien arrastorik ez dela geratzen. "Profesionalekin berehala, isilpean eta anonimoki hitz egiteko aukera izango duzu", gaineratu dute.