Sortaraziren laguntza jasotzen dutenek bertaraino joan behar ez izateko ezarri du neurria Udaleko Gizarte Ongizate Sailak; honezkero euren etxeetan jasotzen dituzte elikagaiak.
Bestalde, Udalak gogorarazi du Leioa Bidearen bitartez edozein herritarrek jaso ditzakeela erosketak etxean. Hala izan da zerbitzua sortu zenetik, baina "orain elkartasun-kontu bilakatu da", adierazi du Udalak.