Erosketak egitera edo txakurra paseatzera doazen oinezkoei egingo dizkiete kontrolak. Besteak beste, konfinamenduaren arauak betetzen direla egiaztatzek aldera erosketetara joan direnei tiketa eskatuko diete, egiazkoa dela ziurtatzeko.
Bestalde, Udalak maskotakaz irteten direnei gogorarazi gura die egunean hiru bider baino ezin daitezkeela atera etxetik, eta gehienez etxetik 60 metroraino urrundu daitezkeela, hamar minutuz asko jota.
Konfinamenduari dagozkion arauak ez betetzeagatiko isunak 600 eurora bitartekoak izan daitezkeela gogorazi dute, era berean.