Segurtasun Sailaren arabera, Ertzaintzak hainbat ohartarazpen jaso zituen aurreko egunetan Ibaiondo auzoan ustez droga-trafikoa egiten ibil zitezkeen hainbat pertsonaren joan-etorriez. Ikerketa abiatuta, uniformerik gabeko patruila batek gizon bi ikusi zituen kalean berbetan. Poliziaren kontakizunaren arabera betiere, haiengana hurbiltzean bakoitzak bere aldetik alde egin zuten, eta ertzainak euretako baten atzetik jo zuten, droga-trafikoagatik aurrekariak zituelako.
Gizona arineketan ihes egiten saiatu zen, baian ertzainek harrapatu eta miatu ostean, substantzia zuri baten bederatzi dosi atzeman zizkioten. Ustez, kokaina. Atxilotu ostean, epaitegiaren esku ipini zuten.