Koronabirusa Uribe Kostan

Martxan ipini dute berrogeialdia arintzeko egitarau birtuala

Erredakzioa 2020ko api. 18a, 22:33

Instagram bidezko kanala sortu dute Leioan, bertatik kultur emanaldiak, berbaldia eta bestelakoak eskaini eta derrigorrezko konfinamendua ahalik eta ondoen igarotzen laguntzeko. Apirilaren 26ra bitarteko egitaraua iragarri dute daborduko.

Gaur, apirilak 19, hasi dira emanaldiak, eta apirilaren 26ra bitartean ekimen ugari izango dira gozagai. Hala ere, apirilaren 21ean eta 22an etena egingo dute, kulturaren arloan deituta dagoen grebagaz bat eginik.

Egunero zuzeneko hiru saio egingo dira, 12:00etan, 18:00etan eta 21:00etan, Instagrameko @berrogeialdia_leioa kontutik. Hona egitaraua osorik:

Apirilak 19, domeka

  • 12:00  Zumba-saioa (Lierni Quesada)
  • 18:00  Berbaldia: "Bizitza osasungarria? Mitoak eta zalantzak" (Iñigo Diez)
  • 21:00  Kontzertua (Pello Melendez)

 

Apirilak 20, astelehena

  • 12:00  Abesti baten analisi musikala (Ane Rodriguez)
  • 18:00  Bertso-ikastaroa (Xabi Sainz de la Maza)
  • 21:00  Berbaldia: "Konfinamendua eta osasun mentala" (Oier Pastor)

Apirilak 23, eguena

  • 12:00  Yoga- eta pilates-ikastaroa (Lierni Quesada)
  • 18:00  Feminiztegia (Sutea Gazte Talde Feminista)
  • 21:00  Elkarrizketa: Yaser Hamed 

Apirilak 24, barikua

  • 12:00  Berbaldia: "Erreklamazioak COVID-19 garaian" (Jon Ortiz)
  • 18:00  Eskupilotako tako-tailerra (Eneko Uribe)
  • 21:00  Errezeta: Berenjena beteak (Sukaldari gazteak)

Apirilak 25, zapatua

  • 12:00  Gitarra-ikastaroa (Asier Izquierdo)
  • 18:00  Kontzertu akustikoa (Nerea Erice)
  • 21:00  Pizza prestatzen (Pitxote Salbaje)

Apirilak 26, domeka

  • 12:00  Luzaketa-saioa (Alazne Campo)
  • 18:00  Berbaldia: "Zain dezagun Kurkudi mendia" (SOS Kurkudi)
  • 21:00  Monty Hall-en problema (Ander Elkoroaristizabal)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun