Lau ataletan banatuta dago lehenbiziko saioa, azaldu dutenez: #HerriguneEzagutu, #ErronkaJolasa, #Airean eta #HerrigunetikGertu. Denek batera ia ordu bi irauten dute.
#HerriguneEzagutu atalak izenak adierazten duen helburua du. Lehenengo emanaldian hainbat leioaztarrek emandako Jakintza Pilulak aurkeztu dituzte. #ErronkaJolasa atalean entzuleei erronkak proposatuko dizkiete emanaldi bakoitzean. #Airean jendeak bidalitako mezuak biltzeko atala izango da: hausnarketak, poemak edo zernahi. Azkenik, #HerrigunetikGertu-n Leioan sortzen diren beste ekimen batzuei emango zaie lekua. Edukiaren zati handiena gaztelaniazkoa da, lehenengo saioan behintzat.
Irratian parte hartzeko mezua bidal daiteke herrigune@leioa.net helbidera, edo WhatsApp edo Telegramez idatzi 627 50 38 98 zenbakira.