Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) egokitu du bigarren sarbidea. Lanek sei hilabete iraun dute eta 337.000 euroko kostua izan dute. Metro Bilbaoren esanetan, "jarduketa honekin BGPk Leioako Udalak eskatutakoa bete du"; udalak, bere aldetik, inguruko bizilagunen elkarte baten eskariz jo zuen BPGra.
"Lamiakoko geltokia 312.400 bidaia inguru izan zituen iaz, eta espero da Txorierri auzoarekiko lotura hobetuta erabilera handituko dela", esan du Metro Bilbaok.