"Parte hartzen duten gazteen, langileen, kontraten, senideen eta gizarte-ingurunearen artean osasuna babesteko eta kutsatzeak saihesteko neurria" dela adierazi du Udalak. Azken momentura arte bide alternatiboak bilatzen ibili direla gaineratu du, baina agintariek ezarritako neurriak eta zabaldutako gomendioak kontuan izanda, azkenean jarduerok bertan behera uzteko erabakia hartzea beste irtenbiderik ez dute izan.