Sakonetan, hain zuzen, harrera-gunea, muskulazio-gela eta kirol-kantxa zabalduko dituzte. Udalak azaldu duenez, "abonatuek padel-pistak erreserbatu ahal izango dituzte gaurtik bertatik, fitness-jardueraren erabiltzaileek bezala. Erreserba horiek ordubetekoak izango dira, eta erreserba formalizatu eta hurrengo egunera arte ezingo da beste bat egin, erabiltzaileen txandakatzea errazteko". Hitzordua telefonoz egin beharko da, eta laster sistema telematikoa ere ipiniko dute zeregin horretarako.
COVID-19ak eragindako egoera dela eta, zenbait protokolo ezarri dira, Udalak zehatu duenez: "Edukiera murriztuak, aurretiko hitzordua hartzeko beharra, soilik abonatuek erreserbatzeko aukera, eta instalazioen itxiera lanaldiaren erdian desinfekzio-lanetarako".
Bestalde, kiroldegiak itxita egon diren denboran egokitzapen- eta desinfekzio-lanak egin dituztela adierazi dute, "aurten Sakoneta abuztuan ere zabalik egon dadin". Kiroldegi barruko igerilekuak eta Torresoloko kanpoko aldekoak berriro zabaltzeko lanean dabiltzala gaineratu dute, "abonatuek igerilekuak datorren astetik aurrera erabiltzen hasteko helburuarekin."
Udal-webgunean ikus daitezke, xehe-xehe, Torresoloko padel-pisten araudia eta Sakonetako muskulazio-gunearena.