"Emakumeok sufritzen ditugun erasoak pandemiak bigarren planoan utzi zituen dirudien arren, matxismoak bizirik dirauela salatu nahi dugu, eta horrek ere egunero-egunero hiltzen gaituela", adierazi zuten Suteako kideek.
"Matxismoaren aurrean ez dugu konfinatzerik, kaleak hartu behar ditugu, autodefentsa feministaz armatuta", gehitu zuten, eta babesa eta elkartasuna adierazi zizkioten azken erasoa jasan duen emakume leioaztarrari.