Pelikulak bariku eta zapatu gauez emango dituzte, 22:30ean hasita. Sarrera doakoa izango da, eta osasun-neurriak betearaziko dira. Honenbestez, derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea, besteak beste.
Hauek dira programatutako filmak:
Uztailak 3-4
- Yesterday. 116 min. Gaztelaniaz. Denentzat.
Uztailak 10-11
- Asterix. Edabe magikoaren sekretua. 86 min. Euskaraz. Denentzat.
Uztailak 17-18
- El viaje de Marta. 83 min. Gaztelaniaz. 7 urtetik gorakoentzat.
Uztailak 24-25
- Súper López. 107 min. Gaztelaniaz. Denentzat.
Bestalde, uztailaren 15ean (eguaztena), eta Leioa Auzoak programaren barruan, kultur emanaldi bana egingo dute Barandiaran Behekoa institutuko jolastokian, San Bartolome ikastetxean eta Lamiakoko eskolako patioan, denak ere 18:00etan hasita.
Barandiaran Behekoan, Trakamatraka taldeak musika-emanaldia eskainiko du, eta"modu atseginean" birziklatzea mundu hobe baterako bidea dela erakusten saiatuko da. San Bartolomen Funes Troup konpainiak jardungo du, manipulazioan, teknika akrobatikoan eta irudian oinarritutako ikuskizuna emanez. Azkenik, Lamiakon, Tor Magoaren espektakulua izango da. Hiru ekitaldien edukiera mugatua izango da, eta maskara erabili beharko da.