Edukiera mugatuta egongo da, eta zerbitzuak aldez aurretik hitzordua eskatuta kudeatuko dira. Ikasketa-gelari dagokionez, 27 plaza edo postu izango dira guztira, eta banakako azterketarako izango dira, betiere ezarritako higiene- eta osasun-neurriei eutsiz.
Gazte-bulegoko zerbitzuak (kontsultak, kudeaketak, nazioarteko txartelen izapideak …) banakako aurretiazko hitzorduagaz kudeatuko dira. Baimenduta dago laguntzaile bat egotea adingabeen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen kasuan.
Aldez aurreko hitzordua 94 405 58 50 telefono bidez edo gazte@leioa.net posta elektronikoz kudeatuko da. Zerbitzua erabili guda den egunaren aurreko egunera arte egin ahal izango dira eskaerak, 09:15etik 13:45era bitarteko ordutegian. Plaza libreak geratzen badira, plaza-kopuru osoa bete ez delako, egun horretan bertan esleitu ahal izango dira lanpostu huts horiek.