Gela bakoitzaren gehienezko edukiera IMQko prebentzio-arloko langileek eta udal-teknikariek zehaztu dute, haien neurria kontuan izanda. Leku-kopurua mugatua izango denez, matrikula ahalik eta arinen egiteko gomendatu dute, horretarako ezarri den epean: irailaren 1etik 15era.
Aukera egongo da astean hamar, zortzi edo bost ordu egiteko. B2 titulua eskuratzeko aukera egongo da, eta gaindituz gero, ikasleak ez du ordaindu beharko.
Ikasturtea hasten denean, ikasleek, elkarten arteko distantzia uzteaz gain, koronabirusa kutsatzea prebenitzeko protokolo bat bete beharko dute gelaren barruan. Sartzean eta irtetean eskuak garbitu behako dituzte, baita eskolak dirauen bitartean ere, lantzean behin;: maskara barik egion ahal izango dira metro eta erdiko distantzia mantentzen den bitartean (horretarako, adierazitako marren artean egon beharko dute aulkiek), baina derrigorrezkoa izango da janztea arbelera irtetean, talde-lanak egitean eta komunera joateko edo beste ezertarako gelatik irtetean.
"Egoerak atzera egingo balu, B plana garatuta dago", azaldu dute, "2019-2020 ikasturte amaieran izandako esperientzian oinarrituta, aritu diren ikasleen ustez ezin hobea; materiala egokituta dago dagoeneko".