Hau izango da ordutegi berria: goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Udalak erabiltzaileei eskatu die segurtasun- eta higiene- arauak zorrotz betetzeko, "herritar guztien onerako".
"Erabiltzaileen ongizatea bermatzeko eta kirol espazioak segurtasun neurri guztiekin erabiltzeko xedez", gaurtik aurrera (abuztuak 20) Torresoloko ordutegia luzatzea erabaki du Leioako Udalak. "Aldaketak, une oro, agintari eskudunek eman ditzaketen osasunari buruzko ohar edo arau berrietara egokituko dira", zehaztu dute.
Hau izango da ordutegi berria: goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Udalak erabiltzaileei eskatu die segurtasun- eta higiene- arauak zorrotz betetzeko, "herritar guztien onerako".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!