Asfaltatze-lanak egingo dituzte hainbat kaletan

Erredakzioa 2020ko ira. 1a, 09:06
CC BY-DIARIO DE MADRID

Bihar, irailak 2, herriko hainbat kaletan asfaltatze-lanak hasiko dituztela ohartarazi du Leioako Udalak bere webgunearen bitartez. Honenbestez, inguru horietan trafiko-etenak egon daitezke datozen egunetan.

Hain zuzen ere, Kandelazubieta, Ikea Mendia, Elexalde, Sarriena eta Txorierri kaleetan egingo dituzte aipatutako lanak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun