Udalak 7.000 euroko aurrekontua zeukan laguntza horietarako. Hala ere, proiektu bakoitzari gehienez ere 1.150 euro emango zitzaiola zehazten zuten deialdiaren oinarriek. Lau onuradun baino ez direnez egongo, ez da aurrekontu osoa erabili beharrik izan.
Hauek dira laguntza jasoko duten egitasmoak:
- Arnasa Bizkaia: Bizkaiko fibrosi kistikoaren Elkartea, "Leioan Fibrosi Kistikoa duten pertsonei eta haien familiei laguntza integrala emateko" programa aurkeztu duena.
- AHIDA. Bizkaiko arreta- eta hiperaktibitate-arazoak dituzten pertsonen elkartea, "AGHA duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko lagunduz" programa gauzatzeko.
- Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko GAUDE elkartea, "Biziki: zahartze aktibo eta osasungarriaren alde" proiektuaren bidez.
- ASEBIER-Euskadiko Gaixotasun Arraroen Elkartea. Arantza bifidoa eta hidrozefalia, "Osasuna sustatzeko ekintzak" proiektua aurkeztu duena.
Zahartze aktiboa sustatzen dabiltzanei ez ezik, anomalia genetikoak edo gaixotasun arraroak dituztenakaz lan egiten dutenei laguntzea izan da deialdiaren helburua.