Prezio bitakoak izango dira bonuak: 20 eurokoa hartuz gero, 30 euroko erosketa egin ahal izango da; 10 eurokoak, berriz, 15 gastatzeko aukera emango du. Kreditu-txartel bakoitzeko bonu bi erosi ahal izango dira; Kutxabanken bezeroek ez dute kostu gehigarririk izango, gainerakoei 0,65 kobratuko zaie bonu bakoitzeko.
Hamar langile baino gutxiago duten negozioek hartuko dute parte ekimenean, askotariko esparruetan: ile-apaindegiak, dekorazioa, jangarriak, farmaziak, moda, ostalaritza... Udalak horien zerrenda eguneratua argitaratuko du; esan dutenez, momentuz 44 negoziok egin dute bat, baina datozen egunetan gehiago batzea espero dute.