"Sei musika-emanaldi, hamabi proposamen eszeniko eta dantza-ikuskizun bat" dakartza Kultur Leioak urte erdiko etenaldiari amaiera ametako prestatu duen programazioak. Irakurle-taldeak ere ohiko martxan hasiko dira ostera ere, eta lau erakusketa egongo dira urteko azken hiruhilekoan.
Areto nagusian 122 lagun baino ezin izango dira sartu, asko jota, eta hainbat seinale ipiniko dituzte pilaketarik egon ez dadin eta pertsonen arteko distantzia ahalik eta modurik egokienean errespeta dadin. Musukoa janztea eta eskuak desinfektatzea derrigorrezkoa izango da, jakina, eta ateak ikuskizunak hasi baino ordu erdi lehenago hasiko dira. Amaitutakoan, atetik hurbilen daudenak irtengo dira lehenengo.
Irailetik abendura arteko programazioa jakinarazi du Kultur Leioak. Lotura honetan ikus dezakezue oso-osorik.