"Abuztura arte, hainbat iturritatik informazioa biltzeko eta ikertzeko aurretiko lana egin zen", azaldu dute, "eta irailaz geroztik harremanetan gaude kolektibo horietako teknikariekin, elkarteekin eta emakumeekin". Emakume horiek dituzten arazoen berri zuzenean euren ahotik jasotzea da helburua.
Prozesuak aurrera egin ahala aurrez aurreko eztabaida-taldea sortu gura dute, edo, osasun-egoeragatik horretarako aukerarik ez badago, telematikoa.
691 576 069 telefono-zenbakia ipini dute aniztasun funtzionala duten emakumeek, emakume etorkinek eta LGTBI kolektibokoek deitzeko.