"Jarduera ekonomikoen gaineko zergak, eta zabor-bilketaren, estolderiaren, uraren eta terrazen tasak jaisteko eskatzen dugu", esan du Eguiluzek. Konfinamenduan itxita egon diren negozioen kasuan beherapena %50ekoa izatea gura dute popularrek, eta irekita egon arren diru-sarrerak nabarmen gutxitu zaizkienean, %25ekoa. "Koronabirusa dela eta jasaten ari garen krisi sozial eta ekonomikoaren eragina arintzea da gure asmoa", euren esanetan.
Zabor-, estolderia- eta uraren tasetan familia ugarientzat %20ko hobaria ezartzea ere gura du PPk. Portzentaje hori %50eraino igoko litzateke familia ugari berezien kasuan. Beste udal-zerga eta tasa denen zenbatekoa bere horretan uzteko eskatu dute, azkenik.