Udalak orain dela urtebete onartu zuen Immigrazio eta Bizikidetzarako II. Planean ezarritako helburuetako bati erantzuten dio gida honek. "Dokumentu honen bidez, Leioak ekintza-ildoak ezarri eta Toki Administrazioaren jarduna hobetu nahi du gure gizarteko kultura-aniztasunean gizarte-kohesioa eta kudeaketa handiagoa lortzeko", azaldu dute.
Zehazki, zazpi gairen gaineko informazioa biltzen da gidan: erroldatzea, osasun-laguntza, gizarte-baliabideak, hizkuntzen hezkuntza eta ikaskuntza, kultura, aisia eta kirola, udal-izapideak eta telefono-direktorioak, besteak beste.
Dokumentua hemen kontsulta daiteke, eta inprimatutako formatuan ere aurki daiteke, Udaleko eta Gaztelubideko Herritarren Arretarako bulegoetan eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.