Leioa Waterpolo taldeak itxaron beharko du PREMAAT Ligan debutatu ahal izateko. Izan ere, CN Sabadell taldearen kontra jokatzekoa zen jardunaldia astebetez atzeratu dute, urriaren 25era, hain zuzen ere. Aurreko egunean, hilaren 24an, leioaztarrek debuta egingo dute Estatu mailako waterpoloko maila gorenean CE Mediterrani taldearen kontrako partidan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!