Kirol-jarduera berrietarako aldez aurreko izen-ematea irekiko du Udalak astelehenean

Erredakzioa 2020ko urr. 23a, 22:07

© LEIOAKO UDALA

Azarotik aurrera kirol-ikastaro berriak egongo dira Sakoneta, Ondiztorre eta Torresoloko instalazioetan, bertako abonatuei zuzendutakoak betiere. Talde bakoitza sei pertsonakoa izango da gehienez; hori dela eta, aldez aurretik izena ematen dutenen artea zozketa egingo dute urriaren 28an.

Astelehen eta martitzenean egingo dira aldez aurreko izen-emateak. Behin betiko izen-emateak, berriz, lekuak zozkatu ondoren egingo dira, Udalak azaldu duenez.   

Sakonetan honako taldeak osatuko dituzte: aquafitness (astelehen, eguazten eta barikuetan, 08:10ean), tonifikazioa (martitzen eta eguenetan, 10:00etan), ziklo-indoor (martitzen eta eguenetan, 18:00etan; eta astelehen eta eguaztenetan, 20:00etan), zunba (astelehen eta eguaztenetan, 18:30ean; eta martitzen eta eguenetan, 19:30ean).

Ondiztorren hainbat pilates-talde egingo dituzte, astelehenetik barikura eta ordutegi bat baino gehiago aukeran, eta yoga talde bat, astelehen eta eguaztenetan jardungo duena, 19:30ean.

Torresolo, berriz, umeentzako padel-ikastaroak emango dituzte, hainbat mailatakoak.

Urriaren 28an zozkatuko dira ikastaro denetako lekuak. Sakoneta eta Ondiztorrekoen kasuan,11:00etan hasiko da zozketa, Sakonetan. Padel-ikastaroena Torresolon egingo dute, 12:30ean.

Honako hauek dira aldez aurretik izena emateko bideak: 

  • Sakoneta eta Ondiztorreko ikastaroetarako: 94 400 80 59 telefono-zenbakian, uki.atezaintza@leioa.net posta elektronikoko helbidean, edo aurrez aurre, 09:00etatik 21:00etara.
  • Padel-ikastaroetarako: 94 600 44 75 telefono-zenbakian, torresolo@emtesport.com posta elektronikoko helbidean, edo aurrez aurre (Torresoloko instalazioetan), 12:00etatik 21:00etara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun