Nekazaritza Sindikatuaren eraikina eraitsi dute

Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 13:25

Argazki honetan ageri den irudia iraganari dagokio daborduko. Barikuan bota zuten Leioako Nekazaritza Sindikatuaren eraikin zaharra, aspalditik hutsik eta abandonatuta zegoena. Metro-geltokiaren ondoan zegoen eraikin ezaguna, 1913ko azaroan nekazarien sindikatuaren egoitza modura erabiltzen hasi zena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun