Leioako kanposantuaren gehienezko edukiera 190 pertsonakoa da. Horrenbestez, herritarrei gomendatu diete azaroaren 1aren aurreko egunetan egitea bisitak, pilaketak saihesteko, betiere 08:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegian.
Gainera, gogorarazi dute derrigorrezkoa dela maskara une oro erabiltzea eta eskuen higiene egokia izatea, baita distantziak mantentzea ere.