Koronabirusaren zabalkundea geldiarazteko neurriek sektoreari egindako kaltea azpimarratu dute udal-iturriek. "Horri guztiari, gainera, gehitu behar zaio langabezia igotzeak erosteko gaitasuna gutxitu duela. Egoera zail horretaz jabetuta, eta Leioako negozioei laguntzen saiatzeko, aho batez onartu zen neurria osoko bilkuran".