"Tradizio handiko hitzordua da leioaztarrentzat, bai eta inguruko udalerrietako herritarrentzat ere", azaldu du Udala, "gure lurraldeko produktuekin Gabonetako menuak egiteko hitzordu aproposa da, eta urtero 12.500 pertsona inguru biltzen ditu".
Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka Leioako Udalak antolatzen du Leioako Kirolzaleak elkarteagaz batera. Produktuen salmentaz gain, landa-eremuagaz lotutako umeentzako jarduerak egiten dira, baita "behirik politena" eta “gehien pisatzen duen behia” lehiaketak ere. Bizkaiko ekoizleei zuzendutako Idiazabal Jatorri Deiturako Gaztaren “Leioako Udala” lehiaketa ere egin ohi da.