Getxoko Romo Kultur Etxeak, Kultur Leioak, Arrigorriagako Udalak, Basauriko Udal Kultur Etxeak eta Ametx Erakunde Autonomoak antolatzen dute Bosteko erakusketa ibiltaria, Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta. Aurtengoa 23. edizioa da. Abenduaren 6ra arte egongo da Kultur Leioan, eta gero Arrigorriagara joango da, urtea han amaitzeko.
Iñigo Sarriugarte da komisarioa eta, esan bezala, Javier Landeras, Laura San Juan eta Mikel Lertxundiren lanak ditu aurtengoan. "Shakkei kontzeptaren arabera lorategi txikiak proiektatzen dira", azaldu dute, "baina lorategiaren espazio hutsera mugatzen diren funtzioak integratzeko aukera gaindituz elementu mugakideak ere atzematen dituztenak, hala nola tenpluak eta inguruan izaten duten naturaren ezaugarriak".