Amaitu dituzte Elexalde etorbidea berrantolatzeko lanak

Erredakzioa 2020ko aza. 18a, 18:39
© LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak jakinarazi duenez, daborduko amaituta daude Elexalde etorbidea berrantolatzeko lanak: "Orain bide-segurtasun handiagoa du eta oinezkoentzako lotura hobetu egin da", adierazi dute. Besteak beste, elkarregaz loturarik ez duten bidegorri bi lotzea erraztu da lanei esker, Udalaren esanetan.

Honela azaldu dituzte egindako aldaketak: "Aparkalekuen norabidea aldatu da kale osoan, zirkulazioan sartzean ikuspen hobea izateko. Bestalde, edukiontziak ordenatu dira, hondakinak modu erosoagoan eta higienikoagoan uzteko. Eta, azkenik, hobetu egin da eremu horretako oinezkoen lotura, Leioanditik jaisten den bidegorriaren loturarekin eta Bulego Teknikoaren ondoan amaitzen zen zatiarekin. Era berean, aparkalekuak erabiltzen dituzten pertsonentzako oinezkoen ibilbidea hobetu da, baita horien argiztapena ere".

Autoak aparkatzeko leku gutxi batzuk galtza ere eragin dute lanek, gogorarazi dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun