Lehiaketara aurkeztu gura duten enpresek 60 eguneko epea izango dute proposamenak aurkezteko. Sakonetako gaur egungo instalazioaren ordez askotariko kirolak azpiegitura eraikitzea da asmoa, Udalaren esanetan leioaztarrek daborduko adierazi duten premia bat asetzeko. Hala ondorioztatzen da egindako azterlanetatik, eta hala jaso zen Udalak herritarren eta kirol-kluben artean egindako kontsultetan, azpimarratu dutenez.
Kiroldegi publiko berria agintaldi honetako proiekturik garrantzitsuenetako bat dela ere gogorarazi du Udalak.