Kontratazioak 2020ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin dituzten enpresentzat izango dira laguntzak, hain zuzen ere. Eskaerak urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik. Horretarako 139.500 euro bideratuko dira, eta enpresa eskatzaileek Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera, oinarrietan agertzen den bezala.