Programazio berriaren lehenengo kontzertua urtarrilaren 15ean, barikuan, egingo dute, Gatibu talde gernikarraren kontzertu akustikoagaz. Hala ere, ekainera arteko programa horretan, antzerkia izango da protagonista nagusia, helduentzako zein familia osoarentzako emanaldiakaz.
Bestalde, Kultur Leioatik igaroko dira Travellin´ Brothers leioztarrak eta Willis Drummond musika taldeak, besteak beste. Era beran, erakusketentzako tartea ere egongo da programazio horretan; Angel Garridoren eta Carmen Palomeroren artelanak egongo dira ikusgai, besteak beste.
Emanaldi horietarako sarrerak Kultur Leioako leihatilan erosi ahal izango dira gaurtik, hilaren 11tik, aurrera; programazioa eta informazio guztia Kultur Leioako webgunean dago eskuragarri.